• Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak tresna berri bat abiarazi du euskal enpresek euren autodiagnostikoa egin dezaten eta, horrela, ongi prestatuta egon daitezen Brexit-ak ekar ditzakeen eszenatoki desberdinen aurrean.

    Jarraibideak

    1/ Bete inprimaki hau.

    2/ Bertara sartzeko, esteka esklusibo bat bidaliko dizugu posta elektronikoz, zure erakundeak bakarrik erabiltzeko.

    3/ Autodiagnostikoaren galdetegia bete eta gero, ebaluazio-txosten bat jasoko duzu.


    Adi egon, puntu hauek garrantzitsuak dira eta:

      • Egiaztatu erregistro-prozesuan emandako datuak zuzenak direla, aplikaziora bidali ondoren ezin izango baitituzu aldatu.

      • Egiaztatu, bereziki, emandako helbide elektronikoa zuzena dela, erregistratu ondoren ezin izango baituzu aldatu.

      • Erregistroa egin ostean emailik jasotzen ez baduzu, gehitu info@basquetrade.eus helbidea zure kontaktuetara, erakundean spamaren kontrako iragazkirik erabiltzen baduzue.


    Gomendio gehiago dituzu erabiltzailearen eskuliburuan.

  • Ezaugarriak

    Datu ekonomikoak

    Parte-hartzaile gehiago (gehienez 10)

    Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Basque Trade & Investment erakundeak jakinarazten dizu webgune honetan emandako datu pertsonalak fitxategi batean jasoko direla. Fitxategi horren arduraduna Basque Trade & Investment da (helbidea: Plaza Bizkaia eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 5. solairua, 48011 BILBO).